Hilaren 20an, Disoluzio agiriak

disoluzio-agiriak-txalaparta-eus

Datorren astean, hilaren 20an, hitzordua dugu Zestoako irakurle taldean. Oraingoan, poesia-liburu bat izango dugu hizpide, Jose Luis Otamendiaren Disoluzio agiriak. Autorea gurekin izango da.

Euskal poeten artean badu sonarik Jose Luis Otamendi azpeitiarrak. 1980eko hamarkadan argitaratu zituen lehen lanak, eta orduz geroztik 8 poema-liburu kaleratu ditu, eta beste generoetan ere aritu da: narraziogintzan eta saiakeran, adibidez.

2019an atera zuen Disoluzio agiriak, eta autoreak berak azpimarratu izan du garai honetarako gama berriak eta bestelako moldea landu nahi zituela. Liburuko poemetako batzuk autorearen ahotsean entzun daitezke hemen: Ama, Deklarazioa, Galiziaren biaoa, Herrera abuztuan, Lotuan aske eta Txatalak Mary Wollstonecraft Shelleyrentzat.

Hona hemen autoreari liburuaz egindako elkarrizketak:

“Denean dago osatu nahi bat eta osatu ezin bat” (Berria)

“Gauza berdina egiteko hobeto gaude isilik” (Hitzen Uberan)

“Saiatu naiz ni intimoago batetik adierazten betidanik azaltzen ditudan kezka horiek” [BIDEOA]

 

 

Utzi iruzkina